Antzerkia

Prostitución

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2020ko ekainaren 05tik 06ra

Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Andres Lima zuzendaria eta Joseba Gil produktorea, « Madril eta Bartzelonako prostituzioa»-ren inguruko ikerketaren ondorioz, proiektu hau abian jarri zuten: prostituzioaren gaineko azterketa prozesua antzerki, musika eta dokumentalek osatzen duten emanaldian, Andres Limak berak zuzendua eta  Carmen Machi, Nathalie Poza eta Carolina Yuste aktore ospetsuak protagonista dituena.

Zer da «Prostituzioa»? Antzerkia eta erreportajea. Eszenatokia eta bideoa. Musika eta dantza. Fikzioa eta errealitatea. Erretratoa, argazkia, eszenatokian zein pantailan pertsonaia erreal eta fikziozkoen bitartez bizia hartzen duen freskoa. Nahia, beharra, sektretua, indarkeria, samurtasuna, mina, plazerra, konpainia, sexuaren truke ordaintzea, sexua eskaintzeagatik kobratzea. Prostituzioaren esperientzia, bere lekuan jartzea, bere takoiak janztea, arriskuan jartzea, ulertzea.

Irakasten badu ere, ez du epaitzen. Gerturatzen da.


Taldea


Antzerki, musika eta dokumental ikuskizuna

Antzezleak: Carmen Machi, Nathalie Poza, Carolina Yuste

Piano jotzailea zuzenean jotzen: Laia Vallés

Zuzendaria: Andrés Lima

Produkzioa: Joseba Gil

Zuzendari dokumentala: Carolina Cubillo

Dramaturgia: Albert Boronat, Andrés Lima

Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan

Musika: Jaume Manresa

Argiteria: Valentín Álvarez

Produkzioa: Checkin Producciones, Teatro Español, Molinos de Papel, Asuntos Culturales, ENA (Escena Nacional D’Andorra)

Saioak

19:30

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP