Antzerkia

Prostitución

Antzerki-Musikal-Dokumental ikuskizuna

Hiru aktore, hiru emakume, mundu eztabaidatsu batean murgilduko dira.

2021ko martxoaren 05tik 07ra

Carmen Machi, Nathalie Poza eta Carolina Yuste dira Andrés Limaren Prostitución antzezlanaren protagonistak. Espainiako prostituzioari buruzko ikerlan bat abiapuntutzat hartuta, lantalde osoak urtebete baino gehiago eman zuen gaia aztertzen, ikuskizun betea eskaintzeko. Une batzuetan zakarra eta garratza ere bada, baina umore zorrotza dario. Hala, ikusleak askotariko emozioak sentituko ditu, hotzikarak eta barregura, tristezia eta ulermena, negarra eta haserrea…

«Ikuskizuna kalean sortu eta agertokira eraman da. Desira, beharra, sekretua, indarkeria, samurtasuna, mina, plazera, konpainia, sexuaren truke ordaintzea, sexuaren truke kobratzea… biziko ditu publikoak. Ez dadila erraza izan emakume hauek erasotzea, garrantzitsua da hori; izan ere, esklabotasuna nagusi den mundu honetan egunero gertatzen da, ez da iraganeko kontu bat», azaldu du Andrés Limak. Ikusleak etengabeko gatazka bizi du:

legeztapena… abolizioa… Garrantzitsuena da gaia mahai gainean jartzea, galderak egitea eta ikusleak eztabaida kritikoan murgilaraztea, bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.

Oharra: Ikuskizunean argi estroboskopikoa erabiltzen da, eta horrek eragina izan dezake epilepsia duten pertsonengan.


Taldea


Zuzendaritza: Andrés Lima.
Zuzendaritza dokumentala: Carolina Cubillo.
Antzezleak: Carmen Machi, Nathalie Poza, Carolina Yuste.
Zuzeneko musika: Laia Vallés.
‘Natural’ bideoko aktorea: Lucía Juárez.
‘Natural’ bideoko off ahotsa: Andrés Lima.
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan.
Argiztapena: Valentín Álvarez.
Musika- eta soinu-konposizioa: Jaume Manresa Soinua: Enrique Mingo.
Bideo-lanaren diseinua: Miquel Raió.
Ekoizpen-zuzendaritza: Joseba Gil.
Ekoizleak: Checkin Producciones, Teatro Español, Molinos de Papel, Escena Nacional d´Andorra, Mamá Floriana y Asuntos Culturales.

Saioak

5 - 18:30.
6 - 18:30.
7 - 18:30.

Prezioa

12 - 25€ /discounts

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP