Antzerkia

Privacidad

James Graham, Josie Rourke.

Antzezlan honek gehiago daki zutaz zuk hartaz baino. Gizartearen digitalizazioa, teknologiaren boterea, gobernuen ziber espioitza... obra honek zure bizitzan sare sozialen erabillerak duen eraginaz pentsaraziko dizu.

2021ko irailaren 16tik 26ra

PRIVACIDAD. Antzezlan honek gehiago daki zutaz zuk hartaz baino.​
Sareak non bizitzen zaren badakiela erakusten dizu, non erosten duzun, non duzun gustoko kafea hartzea eta baita zure txakurraren izena zein den; zure oporretako hurrengo tokia ere badaki, non egingo duzun lo eta noiz utziko duzun zure etxea hutsik; norekin hitzegiten duzun edota zure bozka jasotzen duen alderdia zein den ere badaki, eta baita zure jefeari buruz diozuna.​​
PRIVACIDAD obrak engantxatuko zaitu, baita intrigatu eta harritu modu berean. Harridura gailenduko dela uste dugu. ​​

Edward Snowden-en kasuan inspiratuta eta James Grahamek eta Josie Rourkek sortuta, PRIVACIDAD antzezlanak egungo pribatutasun faltaren ikuspegi kezkagarria eskaintzen du. Hiperkonektatutako gizarteari buruz hausnartzen duen idazle baten istorioa abiapuntutzat hartzen du, teknologiak eragindako bizitzaren arriskuak eta onurak aztertzen dituen bitartean, non hala enpresek nola gobernuetako agintariek norbanakoen informazioa eskura duten. PRIVACIDAD ikuskizunak pil-pilean dagoen gaia taularatzen du, guztiok eragiten gaituena: gizartearen digitalizazioa, teknologiaren boterea eta gobernuen ziber espioitzari beldurra. Zure bizitzan sare sozialen erabillerak duen eraginaz pentsaraziko dizu.

Privacidaden mundu mailako estreinaldia Londresko Donmar Warehouse Theatre antzokian izan zen, 2014. urtean, Josie Rourke zuzendari zuela. 2016an New Yorkeko Public Theatre antzokian estreinatu zen, Daniel Radcliffe aktorea protagonista zuela (Harry Potter-en paperean ospetsu egin zen aktorea), bertsio eguneratu batekin, egileek Ipar Amerikako publikoarentzat egokitu ostean. Mexiko izan zen Privacidad hartu zuen hirugarren herrialdea eta gaztelaniaz eskaini zuen lehena, Diego Luna protagonista zuela eta izugarrizko multimedia produkzioarekin, Fran Francoren zuzendaritzapean.

Murgildu zaitez antzezlan honetan eta deskubritu hiperkonektatutako gizarte honen mugen ahulezia. Hemendik aurrera zure telefono mugikorrarekin duzun harremana ez da berdina izango.

Gomendatutako adina, 14 urtetik gorakoentzat.


Taldea


Autoreak:James Graham, Josie Rourke..
Zuzendaria: Esteve Ferrer..
Dirección Original Versión México Teatro de los Insurgentes: Francisco Franco-Alba.

Antzezleak: Adrián Lastra, Chema del Barco, Canco Rodríguez/Fran Sariego, Juan Antonio Lumbreras, Rocío Calvo, Candela Serrat.
*Canco Rodriguezen emanaldiak: 16, 22 eta 23. Fran Sariegorenak: 17, 18, 19, 24, 25 eta 26.
Antzezleen artean aldaketak egon litezke.

Zuzendariari laguntzailea: Silvia Montesinos.
Eszenografiaren egokitzapena Espainian: Felype de Lima.
Bideo-diseinua: Jorge Orozco.
Bideo-diseinuaren egokitzapena Espainian: Daniel García Rodriguez (Voilà Producciones).
Argiztapenaren diseinua: Himar Santana.
Soinu-diseinua: Poti Martin.
Jantzien diseinua: Remedios Gómez de la Insúa.
Jatorrizko musikaren egilea: Rodrigo Dávila.
Espainiako ikerketa taldeko burua: Alex Rojo.
Ikerketa taldearentzako aholkulari-lana: Harry Davies.

Saioak

16 - 19:00h.
17 eta 18 - 18:00h. eta 21:30h.
19 - 18:00h.
22 eta 23 - 19:00h.
24 eta 25 - 18:00h. eta 21:30h.
26 - 18:00h.

Prezioa

15 - 29€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 30eko DESKONTUA.
16 - 17 eta 19

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
16 - 17 eta 19

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
16 - 17 eta 19

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Para todas las funciones

La compañía podrá solicitar descuentos puntuales para algunas sesiones, para campañas puntuales, colectivos, o patrocinadores, y con el acuerdo por ambas,

Iraupena

110 min.

TOP