Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
ANTZERKIA – ANTZEZTOKIAN
Madrilen sekulako arrakasta erdietsitako lana datorkigu, Daniel Ortiz protagonista duen «Preludio» izenekoa. Aktoreak berak zuzendu, produzitu eta eszenaratzen duen obra hau izen bera duen Jesús Ruiz Mantillaren eleberriaren antzerkirako moldaketa da.
León de Vega pianistaren inguruan hitz egiten du «Preludio» istorioak. Pertsonaia aparta eta kontraesankor honek bakarrizketa frenetikoa egingo du perfektutasuna, artea salbamen-ohol gisa, askatasuna lortzeko dugun gaitasuna eta bakartasunari diogun beldurra bezalako gaiak jorratuz. Preludioak, jatorrizko eleberriaren erritmoarekin sintonian, Tracy Xian eta Alfred Cortot musikarien eskutik datos. Chopinen piezen egiturari jarraituz idatzia izan zen eleberria, konpositorearen partituretan zehaztutako zenbaki eta tempo berdinekin.
Taldea
Antzezlea: Daniel Ortiz
Soinu espazioa: Álvaro Gómez
Musika: Tracy Xian, Alfred Cortot, Alfred Brendel
Argazkiak eta diseinu grafikoa: Goyo de Pacheco
Jantziak: Reyes Carrasco
Bertsioa eta zuzendaria: Daniel Ortiz
Jesús Ruiz Mantillaren Preludio, eleberrian oinarritua
Saioak
19:30
Prezioa
18 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
80 minutu