PLAYOFF emakumezkoen futbol talde bati buruzko tragikomedia bat da, euren bizitzako partida garrantzitsuenean zehar gertatzen dena. Antzezlanak gogoeta egiten du eremu askotan oraindik oso matxista den gizarte honetan emakumeek eta emakumezkoen kirolak betetzen duten rolaren gainean. Aldageletan azaleratu egiten dira gustuko duena egin besterik nahi ez duen neska talde baten inbidiak, ametsak, zalantzak eta beldurrak.
La Joven Compañía antzerkiari lotutako lanbide guztiak biltzen dituen lan plataforma bat da; bertan, 18 urtetik 27 urtera bitarteko gazteek elkarrekin lan egin dezakete arte eszenikoen profesional handien gidaritzapean.
Gazte horien helburu nagusia antzerkiarekiko sentitzen duten grina euren belaunaldiko gazteenei transmititzea da, eta kulturak balioetan oinarrituta hezteko tresna gisa duen ahalmenaz baliatzea.
Taldea
Zuzendaritza: José Luis Arellano García
Antzezleak: Raquel Arroyo, Cristina Bertol, Neus Cortès, Ana Escriu, Yolanda Fernández, Cris Gallego eta Helena Lanza
Eszenografia eta jantziak: Silvia de Marta
Argiztapena: Juanjo Llorens
Musika eta soinu espazioa: Luis Delgado
Bideo-eszena: Álvaro Luna, Elvira Ruiz Zurita
Koreografiak: Andoni Larrabeiti
Karakterizazioa: Sara Álvarez
Saioak
Abenduak 12 eta 13. 09:30 eta 12:00
Abenduak 14. 19:30
Prezioa
de 6,50 a 21 euros /beherapenak
Arriagako Lagunak: : %25etik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 30 minutu