Antzerkia

El perro del hortelano

Bide bat ibiliko dute ohorez, ilusioz, ausardiaz, anbizioz eta etsipenez betea

2018ko otsailaren 22tik 25ra

Lope de Vegak 1613tik 1615era bitartean idatzitako lan honek gorteko komedian eta kale komedian ditu bere sustraiak.

Aipagarria da bere pertsonaiengatik, hizketaldien edertasunagatik eta egitura originalarengatik. Antzezlan honetan istorio itxuraz sinple bat kontatzen zaigu: Diana, Belfl orreko kondesa, gizon xume batekin maitemintzen da, bere idazkari Teodororekin. Ohoreak, ausardiak, bien anbizioak eta etsipenak beren bidea egingo dute, harik eta ustekabeko amaiera batera jo arte.

Compañía Nacional de Teatro Clásico taldeak oholtzara darama komedia eder, samur, jostari, ilun, dirdiratsu, bizi, zakar, triste, alai, aristokratiko eta herrikoi hau, publikoa hasieratik bertatik gatibatzen


Taldea


Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Helena Pimenta
Moldaketa: Álvaro Tato
Interpreteak. Rafa Castejón, Joaquín Notario, Marta Poveda, Álvaro de Juan,
Óscar Zafra, Nuria Gallardo, Alba Enríquez, Natalia Huarte, Paco Rojas, Egoitz Sánchez, Pedro Almagro, Aleix Melé, Alberto Ferrero, Fernando Conde
Off musika (pianoa): Olesya Tutova
Bertso aholkularia: Vicente Fuentes
Koreografia: Nuria Castejón
Musika hautaketa eta moldaketa: Ignacio García
Argiak: Juan Gómez Cornejo
Jantziak: Pedro Moreno, Rafa Garrigós
Eszenografia: Ricardo Sánchez Cuerda

TOP