Circo – Danza

PEOPLE WATCHING: PLAY DEAD

Surrealismoa, dantza, intimitatea eta zirkua, betiereko dantza gisa ospatzeko bizitza.

2027ko apirilaren 16tik 17ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Irreala zirudien mundu hartan, 2020ko udaberrian, mundu osoan pandemia hedatua zegoela, Montrealgo zirku-eskolan elkar ezagutu zuten sei artistak erabaki zuten, isolamendu-aldi hartan, Internet bidez ikertzea intimitatea publikoarekin partekatzeko moduak. Proiektu original baten hazia izan zen hura, eta kolektiboari People Watching deitzea erabaki zuten.

Play Dead obra dakarkigu konpainia kanadarrak. Ikuskizun intimo eta diziplina anitzeko obra honek bilaketa sortzailea islatzen du, Kanadako zirku garaikidearen, dantza modernoaren eta antzerki fisikoaren eraginak uztartuz. Etxeko elementuen eta elkarri lotutako istorioen unibertso aldakorrean girotua da, eta akrobaziak, malabarismoa, dantza eta gorputz-adierazpena nahasten ditu, zirkua argi fresko eta ezustekoan proiektatuz. Obrako sei pertsonaiek beren gorputzen bidez, hitzik gabe, kontatzen dituzte eguneroko istorio txiki surrealistak, errealitatea zein ederra, bihurria eta barregarria izan daitekeen erakusten digutenak. Maila goreneko akrobaziak bat egiten du poesiarekin eta umorearekin. Artistek jauzi, hegan eta dantza egiten dute, eta erori egiten dira, gaztetasunaren gainbeherari eta ziurgabetasunari buruzko hausnarketa horretan. Bizitza, ordea, betiereko dantza gisa ospatzen dute, besteekin konektatzeko eta intimitatea partekatzeko nahiarekin.

10 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizuna.


Taldea


Zuzendaritza artistikoa eta interpretazioa: Ruben Ingwersen, Jérémi Levesque, Natasha Patterson, Brin Schoellkopf, Jarrod Takle, Sabine Van Rensburg.
Diseinu eszenografikoa: Emily Nicole Tucker.
Soinuaren diseinua: Colin Gagné.
Musika: Michal Aloni, Francisco Cruz, Olivier Landry-Gagnon y Stefan Boucher.
Argiztapenaren diseinua: Émile Lafortune.
Jantziak: Camille Thibault-Bédard, Catherine Veri, Jonathan Saucier y Paul Rose.
Arotzeria: Alastair Davies, Atelier Moa.
Produkzioa eta biraren kudeaketa: Léah Wolff.
Finantzaketa: Conseil des arts et des lettres du Québec, Canada Council for the Arts, Conseil des arts de Montréal.
Babesleak: The 7 Fingers, La Compagnie des Autres, White Wall Studio, Patro Villeray, Phantom Theater.

Saioak

16/04/2027 19:30 h.
17/04/2027 19:00 h.

Prezioa

23-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP