PEEPING TOM
Mugimendu espasmodikoak, solo birtuosoak eta umore-ukitu sotilak programa bikoitz irudimentsu batean.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Belgikako Peeping Tom talde ospetsua Arriaga Antzokira helduko da Diptych: The missing door and The lost room (Diptikoa: Falta den atea eta logela galdua) programa bikoitzarekin. Peeping Tomek berrasmatu egin ditu Diptikoaren bi pieza laburrak, eta Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek Nederlands Dans Theatre (NDT 1) taldearekin duela hamarkada bat sortutako originaletatik moldatu.
Diptikoa lanean, pertsonaiak, denboran eta espazioan galduak, etengabe elkarrengandik urruntzen dira eta elkar bilatzen dute. Ideal bat bilatu nahian bidaia honetan murgildu zirenean, itxaropenez beterik zeuden, baina zalantzazko helmuga batera eraman zituen errealitateak. Beren pentsamenduetan itzulinguruka, bide bat aurkitu nahi dute, oroitzapenak behin eta berriro bizitzen dituzten bitartean, edo beren bertsio berriak (distortsioetara irekiak) sortzen dituzten bitartean. Diptikoak etorkizunarekiko nostalgia malenkoniatsua erakusten du horrela.
«Mugimendu espasmodikoetatik eta solo birtuosoetatik umore-ukitu sotiletara pasako gara, giroko tentsioan aire-ufada bat eskaintzeko».
Taldea
Antzezleak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Lauren Langlois, Panos Malactos, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede y Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Lucia Burguete Sierra.
Laguntza artistikoa: Thomas Michaux.
Soinu-dramaturgia: Raphaëlle Latini.
Espazio eszenikoa: Gabriela Carrizo, Justine Bougerol.
Jantziak: Seoljin Kim, Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa.
Argiztapena: Tom Visser.
Soinu-konposizioa eta moldaketak: Raphaëlle Latini, Ismaël Colombani, Annalena Fröhlich, Louis-Clément da Costa, Eurudike de Beul.
Produkzioa: Peeping Tom.
Saioak
13/12/2025 19:00 h.
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: