Antzerkia

Pedro Páramo

Samurtasuna eta indarkeria batzen ditu, ustelkeria eta zapalduekiko gehiegikeriak salatzeko.

2021ko urtarrilaren 29tik 30ra

Amerikako XX. mendeko narratiban funtsezkoa den lanetako bat. Samurtasuna eta indarkeria batzen ditu, ustelkeria eta zapalduekiko gehiegikeriak salatzeko. Pablo Derqui eta Vicky Peña aktoreen eskutik eta Mario Gasen zuzendaritzapean, ustelkeriari buruzko istorio bat kontatzen du antzezlanak. Komunitate txiki batean gertatutakoaren harira, lan honek botere-mekanismoez hitz egiten du, eta nola erabiltzen diren mundu osoan norberaren onura lortzeko.

Pedro Páramo gizon xumea bere herriko jauntxo bilakatuko da. Comala udalerri txikia esplotatuko du eta lur jota utzi, herri mamu bihurtuta. Urteak pasata, Juan Preciado semea iritsiko da herrira. Itzulera horretan, bertan bizi izan zirenen mamuekin gurutzatuko da eta bere aita benetan nor izan zen jakingo du, nola aprobetxatu zen herrixkako bizilagunez, baita bere amaz ere.


Taldea


Egilea: Juan Rulfo.
Zuzendaritza: Mario Gas.
Dramaturgia: Pau Miró.
Antzezleak: Pablo Derqui, Vicky Peña.
Eszenatokiaren diseinua: Sebastià Brosa.
Soinuaren diseinua: Orestes Gas.
Jantzien diseinua: Antonio Belart.
Produkzioa: Teatro Romea, Grec 2020 Festival de Barcelona, Teatro Español.

Saioak

29 - 19:00
30 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

95 min.

TOP