Tony saria hiru aldiz irabazi duen Patti LuPonek une ikusgarriz betetako gaua eskainiko du Songs from a hat ikuskizunean. Abeslari, aktore eta komediante estatubatuar ospetsuak bere abestirik ospetsuenetako batzuk eskainiko ditu, baita gustukoen dituen beste bitxi batzuk ere, bere xisteratik ausaz ateratako papertxoen bidez hautatuta. Arrakastak, bata bestearen atzetik, gidoirik gabe.

“PPatti LuPone oso artista berezia da, beharbada bere espezieko azkena, Broadwayko Urrezko Aroko benetako izarra, antzoki bat egongela bihur dezaketen horietakoa, hain energia kutsakorra askatuz non mila pertsonak senti dezaketen zuzenean euretako bakoitzari hitz egiten eta abesten diela”.
Maureen Dowd, The New York Times.


Taldea


Antzezlea: Patti LuPone.
Musika zuzendaritza eta moldaketak: Joseph Thalken.

Saioak

24/06/2026 19:30 h.

Prezioa

28-69€ /con descuentos

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP