Pasión Vegak Federico García Lorcaren soinu-mapa zeharkatu du, musikaren eta hitzaren bideetan barrena. Federico gogora ekarriko diguten abestiak eta poemak dira, hil eta haren ahotsa isildu zuten arren, beti entzungo baita «Lorcaren soinua» memoriaren oihartzunetan.
Malagako interpretearen disko berria jaio da ikuskizun honetatik, Jacob Sureda musikari eta ekoizlearekin eskuz esku lan eginez, eta bertan bildu dituzte «El Pequeño Vals Vienés», lehenik Leonard Cohenen abestia izan zena ingelesez, eta gero cante bihurtu zuena Enrique Morentek, edo «La Leyenda del Tiempo», «Así que pasen cinco años» antzezlaneko olerkia, Ricardo Pachónek musika jarri ziona José Monge Camarón de la Islaren betiereko ahotsarentzat.
Carlos Cano, Paco Ibáñez, Jorge Marazu, Javier Ruibal eta Fito Páezen ahotsak eta kordak zeharkatuko dituen errepertorioan, La Argentinitaren ahotsak txundituta utzi zituen «Café de Chinitas», «Anda jale» eta «Nana de Sevilla» kantuak eta gehiago jaso ditu Pasión Vegak, erregistro oso pertsonal eta errespetu handikoan, eta, hori gutxi balitz bezala, gogora ekarri du Manuel de Falla, edo gurutzatu egin ditu Federicoren «El Romance Sonámbulo» eta «Ojos Verdes», Manuel Quirogak musika jarri zion kopla ospetsua, Rafael de Leónen eta Salvador Valverde bidegabeki ahaztuaren jatorrizko bertsoetan oinarrituta.
Taldea
Aktorea: Victor Clavijo.
Kontrabaxua: José Vera.
Perkusioak: Javier Mera “Ktumba”.
Jatorrizko ideia: Pasión Vega.
Dramaturgia eta eszenako zuzendaritza: Ana López Segovia.
Jatorrizko testuak: Federico García Lorca.
Musika-zuzendaritza, moldaketak eta pianoa: Jacob Sureda.
Gidoia: Ana López Segovia, eta kolaboratzaileak Antonio Romera «Chipi» eta Juan José Téllez.
Jantzien diseinua: Antonio García.
Argiztapenaren diseinua: Mikel Vitores.
Soinu-testurak eta giroak: Calde Ramírez (Music Komité).
Kreazio bisuala: Patricio Hidalgo eta Calde Ramírez (Music Komité).
Eszenografia: Mimmo.
Saioak
Prezioa
29 - 45€
Iraupena
90 min.