Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

OSKARBI

KANTUA ZUERI

Disko berria zuzenean aurkeztera dator ahots harmonia dotoreen maisu den euskal taldea.

2021ko abenduaren 13a

Oskarbi taldearen ibilbide luzeak (1966-2021) aurrera darrai eta oraingoan hamabigarren diskoa dute esku artean: Kantua zueri. Dozena bat piezarekin osatutako disko berri honetako kanta gehienak azken urteotan Oskarbiren entsegu-faktorian sortutakoak dira. Taldeko kanta sortzaileek egindako melodia soilak, gero talde lanean aberastutako ahots armoniak eta musika laguntzak bilakatu dira. Gainera, Oskarbiren lau abesti Loinatz Abesbatzarekin batera grabatu dituzte.

Arriaga Antzokian Oskarbi taldeak abesti berriak aurkeztuko dizkigu eta betiko kanta historikoak ere izango ditugu entzungai. Musikaren eta ahotsen arteko bat egitean dotorezia maite dutenentzat hitzordu paregabea, zalantza gabe.


Taldea


Ahotsak: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Carlos Ruiz eta Oihana Lekuona
Gitarra: Iñaki Maritxalar
Akordeoia: Carlos Ruiz
Flauta: Gontzal Iñarra
Biolina: Maite Aldaragia
Pianoa: Manex Iñigo

Saioak

13 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile.

TOP