Literatura eta musika euskaraz

ORAINDIK, ORAIN ETA ORAINGOZ

JON BASAGUREN eta IÑIGO ASTIZ

Gogoetarako egokiak, dira hitzak eta abestiak.

2021ko maiatzaren 12a

Kantu bila joan, eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren musikaria eta antzera gertatzen zaio Iñigo Astiz idazleari ere: poemak harrapatzen saiatu, eta poemek harrapatzen dute bera. Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatuko dituzte emanaldian.

Errezitaldi kontzertatua edota kontzertu errezitatua izango da? Egile bien dotorezia ezagututa, hitzordu ederra aurreikusi daiteke. Jon Basagurenen ibilbidea oparoa da musikari bezala, bere Izaki Gardenak proiektuak erakusten duen bezala, non popa, folka, amerikana eta bestelako estiloak maisuki lantzen dituen. Iñigo Astizek, berriz, testuak sortzeko gaitasun paregabea erakutsi du. Azken hamarkadan liburu ugari argitaratu ditu, poesiari lehentasuna emanda, eta baita sari garrantzitsuak jaso ere (Lauaxeta saria, Euskadi saria…). Gutxi balitz, kulturari alderdi desberdinetatik eusten dio, sortzaile gisa eta baita ere gertatzen denaren kontalari bezala, Berria egunkariko kultur-kazetari lana betetzen baitu.

Arriaga Antzokiak Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz sustatutako ekimena.


Taldea


Hitzak: Iñigo Astiz.
Musika: Jon Basaguren.

Saioak

12 - 19:00.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

55 min.

TOP