"Cuartitos" agertokian

On /Off. La travesía, en un instante

Andreak bere abenturak eta zoritxarrak kontatzen dizkigu gaur freskotasun eta baikortasun nahasketa batekin.

2016ko urriaren 03tik 04ra

Patuak agertzeko modu ugari ditu. Batzuetan, hegoak janzten ditu eta airoso egiten du hegan aingerua bailitzan. Beste batzuetan, sua dario eta herensugea bailitzan egiten du orro. Zailtasunen aurrean etsitzea nahiago duten pertsonak badira, baita, ezkutuz eta ezpataz jantzirik amore ez ematea erabakitzen dutenak ere.

Andreak bere abenturak eta zoritxarrak kontatzen dizkigu gaur freskotasun eta baikortasun nahasketa batekin. Bizitzaren aurrean hartzen dugun jarrerak duen garrantzia frogatzen digun gerlari horietako bat da.

Lola Markaida aktore aldabera da, bere ibilbide artistiko eta profesional luzean zehar adierazpen eszeniko modernoko genero guztietan lan egiteko aukera izan duena, hots: antzerki, telebista, zinema, gertaera, inprobisazio eta, baita, aktore-prestakuntzarako programetan ere xede terapeutikoekin eta jabekuntzakoekin.

Pablo Ibarluzea nazioarte-mailan eskarmentu handiko aktorea, zuzendaria eta antzerki-pedagogoa da. École Jacques Lecoq Eskolan (Paris), Estudis Escénics El Timbal Eskolan (Bartzelona) diplomatua eta Philippe Gaulier-ekin (Paris) clown gisa trebatua; egun, eskola horretan ari da irakasle gisa lanean.


Taldea


On /Off. Zeharkaldia istant batean

Interpretatzailea: Lola Markaida

Zuzendaritza eta dramaturgia: Pablo Ibarluzea

Eszenografia: Iñaki Ziarrusta

Musika: Domentx Ucin

Argiztapena: Zigor Gorostiola

Ikus-entzunezkoak: Daniel Lázaro                                       

 

Saioak

Prezioa

14 euro. Prezio berezia: 9 euro / con descuentos

TOP