Kontzertuak

ÓLAFUR ARNALDS

SOME KIND OF PEACE

Emanaldietan, artistak eta publikoak beren sentikortasuna partekatzen dute musikaren bidez

2022ko abenduaren 12a

Ólafur Arnalds artista, konpositore eta ekoizle saritua errepidera itzuli da berriz, Some kind of peace (2020) Mercury KX zigiluak kaleratutako estudioko bosgarren albuma kaleratu ondoren. Orain arte egin duen lanik argigarri eta sentikorrena da; azken batean, Ólafurren hazkunde pertsonala eta sorkuntza-bilakaera erakusten duen bidaia bat da, hondo-oihal gisa kaosean murgildutako mundu bat duena. Bonoboren, Josinen eta JFDRren agerpen bereziak ere jasotzen ditu diskoak.

Islandiarraren emanaldiek jarraitzen dute mundu osoko entzuleak erakartzen; izan ere, berarekin bat egitera gonbidatzen ditu, bere musikarik pertsonalena agertokietan aurkezten duen mundu-bira honetan. Arnaldsen ikuskizun aztoragarri eta emozionalak intimitate-ariketa bat dira, artistak eta publikoak musikaren bidez beren sentikortasuna partekatzen duten espazio bat. Emanaldi liluragarri honek iragana, oraina eta etorkizuna bilduko ditu. Horrela, pianoarekin egiten dituen soinu berritzailearekin ezusteko harmoniak eta sekuentzia melodiko harrigarriak sortuko ditu, interpretazio bakoitza berdingabe bihurtuta.


Taldea


Artista: Ólafur Arnalds
Biolina: Solveig Vaka Eythorsdottir
Biolina: Petur Björnsson
Biola: Karl James Pestka
Biolontxeloa: Unnur Jonsdottir
Bateria eta elektronikoak: Max Santner

Saioak

12 - 19:30h.

Prezioa

40€ - 60€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP