Olaeta Ballet Elkarteak M eme M (Mari emakume Mitologikoa) ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du. Emakume baten bidaia mitologikoa, haurtzarotik abiatu eta helduarora. Bidaia hori aitzakia bat besterik ez da mundu mitologikoa erakusteko. Emakumearen begietatik ikusiko dugu mitologia; emakumeak mundu horretan dituen indarra eta nortasuna ikusiko ditugu. Azkenean, egungo gizartean proiektatuko dugu hori guztia. Hiru izpirituk, Jon Maia eta Josune Aramendi bertsolariekin eta txalapartarekin batera, mundu magiko batean sartuko gaituzte eta istorioari bizia emango diote.

Gainera, Lau urtaroak euskal balleta ere taularatuko du Ballets Olaetak, Bittor Olaetaren koreografiarekin, eta José Luis Francoren musikatik abiatuta. Bertan, bizitzaren lau etapa bezala irudikatzen dira lau urtaroak. Udaberria haurtzaroa da; jostaria, axolagabea eta alaia. Uda gaztetasuna da; indarra eta bultzada. Udazkena heldutasuna da; lasaitasuna, dotorezia eta harmonia. Eta negua zahartzaroa da; jakinduria eta gure nagusien umore sarkastikoaren irudikapena.

Balleteko dantzariekin batera, lan hauek osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean, eta BilbaoSinfonietta, Iker Sánchez zuzendari duela.


Taldea


Dantzariak: Olaeta Ballets Elkartea.
Abesbatza: Zirzira Ahots Taldea.
Abesbatzaren zuzendaria: Ius Pérez.
Orkestra: BilbaoSinfonietta.
Orkestraren zuzendaria: Iker Sánchez Silva.

Saioak

24 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min. 20 minutuko atsedenaldia barne

TOP