Antzerkia

Ohiberritze

Parisen arrakasta lortu duen Zuberoako pastoral bikainaren onena

2017ko otsailaren 18a

Zuberoan, aspaldikoa da pastoralen tradizio ederra. Erdi Aroan sortutako antzerki-ikuskizun horiek hedapen nabarmena dute Euskal Herrian eta, baita, gure lurraldeetatik kanpo ere. 2016an, Atharratze Sorholüze herriak Jean Pitrau pastorala antzeztu du, lehenengo bere udalerrian, gero, Otsagabian eta, bukatzeko, Parisko Le Chatelet antzokian.

Jean Pitrau Atharratzeko bizilagunak (1929-1975) bere bizitza osoa nekazari txiki eta apalen alde lanean eman zuen eta Europako nekazaritza-sindikalismoaren aita-sortzaileen artean dago.

Pastoral horrek, Pierre-Paul Berzaitzen musikarekin, Zuberoako humanista, gizon fededun eta militante leial horri eskainitako omenaldia izan nahi du.


Taldea


JEAN PITRAU PASTORALA

Hitzak eta musika: Pier-Paul Berzaitz

Zuzendaritza eszenikoa: Erramun García-Zabalegi

Interpretatzaileak: Atharratze Sorholüze herria

DANTZAREN BOTZAK (Dantzaren ahotsak)

Hitzak eta ahotsa: Ttitika Récalt
Interpretatzaileak: Tehenta kanta taldea / Juhane Etchebesten dantza konpainia

Saioak

Otsailak 18. 20:00

Prezioa

8,50 - 25 euro

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Antzerkiko profesionalek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

TOP