NORTEÑAS
Musikaz eta poesiaz betetako bidaia bat, Kantauri itsasoaren ertzeko emakume artisten eskutik.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Espainiaren iparraldeko emakume artisten musika eta poesia eskaintzen dituen kanta-emanaldia da Norteñas. Emma Chacón, María Teresa Prieto, Rosalía de Castro eta Emiliana Pardo Bazán, besteak beste, beren ahots berezi eta paregabeari esker beraien garaiko panorama artistikoa aberastu zuten sortzaileak izan ziren. Emanaldiak emakume horiek omendu nahi ditu, haien mezua eta obra bizirik mantentzeko. Kontzertu honetan, Juan Laboreríak eta Carmen Santamaríak Kantauri itsasoaren ertzeko bazterrik bazter eramango gaituzte, eta Ipar Euskal Herrira ere iritsiko gara, XIX. mendean hasi eta gaur egunera arte iristen den musika-ibilbidean.
Emanaldi hau sortzeko prozesuan, artistak beste lankide batzuen ezagutzaz elikatu dira; liburutegiak, agiritegiak eta katalogoak kontsultatu dituzte, eta Ana Fontecha konpositorearen laguntza ordainezina jaso dute.
Taldea
Pianoa: Carmen Santamaría.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: