Kontzertuak

NOA

Letters to Bach

Ahots handi bat, bere mundua J.S. Bachenarekin konektatzen

2021ko azaroaren 15a

Arriaga Antzokiak Noa nazioarteko artista ezaguna hartuko du berriz ere. Izan ere, Noa Bilbora itzuliko da proiektu berezi batekin: «Letters to Bach». Lan berri horretan, abeslariak hitzak jarri dizkie, ingelesez eta hebreeraz, Johann Sebastian Bach handiaren 12 konposiziori. Kolore ederra eman die bere ahotsarekin, haien polifonia distiratsuarekin bat eginez.

Gil Dor Noaren kolaboratzaile leiala da aspalditik, eta berak egin ditu proiektuaren gitarrarako moldaketak. Hizkuntza-, genero- edo erlijio-oztopoak apurtzea du helburu, eta J.S. Bach handiaren babespean bikaintasun musikaleko, errespetuzko eta alaitasunezko zubi bat eraikitzea.


Taldea


Ahotsa eta perkusioa: Noa.
Gitarra eta ahotsa: Gil Dor.
Perkusioa eta ahotsa: Gadi Seri.
Baxua: Or Lubianiker.

Saioak

15 - 19:30

Prezioa

25 - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

105 min.

TOP