NO HABLES CON EXTRAÑOS
Aipatzen ez den arren gugan bizi den hori ulertzeko lan bat.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Etiketa tradizionaletik urrats bat haratago doa Helena Tornero. Memoria historikoa bada ere No hables con extraños obraren motorra, espezialistek belaunaldien arteko oroimena edo posmemoria deitu ohi dioten eremuan mugitzen da. Eta iraganeko gertaeretan (Gerra Zibila, erbestea, frankismoa…) bakarrik zentratu beharrean, gureen isiltasuna nola heredatzen den aztertzen du. Ideia da familiaren DNA emozionalaren bidez bidaiatzen dutela konpondu gabeko traumek.
Egitura dramatikoa erabiltzen badu ere, ikerketa-osagai handia du lanak. Afektuen arkeologia dei geniezaioke. Asmoa ez da soilik historia-lezio bat ematea, puskatutako piezak berreraikitzea baizik. Batzuetan, gure iraganik hurbilenaz hitz egiten dugunean, —benetan— gure orainaz ari garela konturatzen gara, oraintxe bertan gertatzen ari zaizkigun gauzez, oraindik irekita dauden zauriez, oraindik ixteko dauden gertaerez. Epigenetikak diosku «epe luzeko oroimena» duela gorputzak, ez bakarrik garunean, baita gure geneak inguratzen dituen kimikan ere. Obra honetan, horrek esan nahi du borreroen estresak eta biktimen traumak marka molekularrak utzi zituztela, eta gaur egun, hamarkada batzuk geroago, zenbait pertsonaiarengan agertzen direla, sintoma fisiko eta psikologiko gisa.
(Iraganeko galderak, oraingo pusketak. Antzerkia ahanzturaren aurkako barrikada gisa).
Taldea
Espazio eszenikoa, egokitzapena eta zuzendaritza: Ramón Barea.
Antzezleak: Itziar Lazkano, Ramón Barea, Diego Pérez, Nagore Navarro, Sandra Ortueta, Koldo Olabarri, Ione Irazabal.
Soinu-espazioa: Adrián Garcia de los Ojos.
Bideoproiekzioak: Iñigo Cobo.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Ekoizpena: Pabellón 6.
Gogora (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) eta Memoriaren Nafarroako Institutuaren laguntzarekin. Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
04/06/2027 19:30 h.
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: