NEW WORLDS
Musika bikainaren eta literatura bikainaren arteko topaketa liluragarria, non arte-eremu horietako bi maisu protagonista diren.
Bill Murray zinemaren mitoa, Jan Vogler biolontxelo-jotzailea, Mira Wang biolin-jotzailea eta Vanessa Perez piano-jotzailea elkartu dira musikaren, literaturaren eta poesiaren inguruko gau-emanaldi baterako.
Bill Murrayk eta Jan Voglerrek bidaiatzen ezagutu zuten elkar, eta lagunak egin ziren New Yorken. Artearekiko eta bestearen interesekiko jakin-minez, aktoreak eta biolontxelo-jotzaileak laster izan zuten proiektu batean elkarrekin lan egiteko ideia.
Estatu Batuetako balioek literaturan eta musikan duten garrantzia erakusten duen programa bat da, artistek Amerikaren eta Europaren artean eraiki dituzten zubiak lotzen dituen ikuskizuna. Twain, Hemingway, Whitman, Cooper, Bernstein, Gershwin eta Foster dira Estatu Batuetako belaunaldi ugari markatu dituzten itzal handiko ahotsetako batzuk, eta Mundu Berriaren xarma, energia eta indar sortzailea ezagutzera eman dizkiote munduari. 2017an, programa bateratu baten ideia estreinatu zen. Hollywoodeko izarrak musika klasikoarekiko duen maitasuna duela gutxikoa da, eta bere hizkuntzaren artea, sekulakoa. Soberako arrazoia da musika bikainaren eta literatura bikainaren arteko topaketa liluragarria gogo handiz itxaroteko, arte-eremu horietako bi maisu baitira protagonista.
Oharra: Ikuskizuna ingelesez izango da, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin, aktoreak inprobisatutako zatiak izan ezik.
Taldea
Biolontxelo-jotzailea: Jan Vogler.
Biolin-jotzailea: Mira Wang.
Piano-jotzailea: Vanessa Pérez.
Saioak
Prezioa
35-69€ /beherapenak
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: