Antzerkia

NEVENKA

Maria Goiricelaya

Emakume bat, epaiketa historiko bat, eta aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla.

2023ko apirilaren 21tik 22ra

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.

Nines Carrascalek eta Gema Matarranzek osatzen dute Histrión Teatro, antzerki garaikidean erreferentziazkoa den konpainia. Taldearen ibilbide artistikoak bi euskarri nagusi ditu: testua eta interpretazioa. Testua da proposamen artistikoa eusten duen egitura, eta interpretazioa, berriz, antzezleen eta ikusleen arteko lotura estua.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Maria Goiricelaya.
Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza.
Antzezleak: Gema Matarranz, Ales Furundarena, Marta Megías.
Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Álvaro Gómez Candela.
Argiztapenaren diseinua: David Alcorta.
Soinu-espazioa: Ibon Aguirre.
Jatorrizko musika: Ibon Belandia.
Diseinu eta jantzigintza: Laura León.
Produkzio-zuzendaritza: Histrión Teatro.
Koprodukzioa: Portal71.
Laguntzaileak: Inaem.
Produkzio exekutiboa: Nines Carrascal y Sonia Espinosa.
Banaketa: Nines Carrascal y Rocío Pindado (Portal71).

Saioak

21 - 19:30.
22 - 19:00.

Prezioa

11 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP