Kontzertuak

NEOMAK

Lehen diskoarekin Arriaga dantzan jarri ondoren, beren bigarren lana zuzenean aurkeztera datoz.

2026ko urtarrilaren 06a
Sarrerak salgai ekainaren 19an goizeko 11:30etik aurrera.

Neomak taldeak bere bigarren diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian. Taldekideak neskatilak zirela hasi ziren, trikitixa-txapelketetan elkarrekin lehian. Ostean, Kepa Junkeraren gidaritzapean, «Sorginak» izan ziren sei urtez. Etenaldi baten ondoren, konturatu ziren sugarrak bizirik zirauela, eta euren proiektua sortu zuten, ilusioz beteta: Neomak. Ibilbidea meteorikoa izan da. 2022ko udan argitaratutako bi abestiekin kontzertu ugari eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, eta, irailean, lehen diskoa kaleratu zutenean, Estatuko hainbat tokitara eta Frantziako hainbat hiritara iritsi ziren. AIE (Artistas en Ruta) zikloan eta WOMEX jaialdian hautatu zituzten, Hego Korean eta Japonian zehar ibili ziren eta Boisen (AEB) egiten den Euskal Diasporaren Jaialdian hartu zuten parte.

Neomak emakume gazteak dira, eta ezarrita dagoena haustera eta ikusleen erraiak nahastera datoz. Lehen diskoarekin euskal antzoki nagusiak bete zituzten eta Arriaga Antzokiko publikoa dantzan jarri zuten. Bigarrena 2025eko udazkenean merkaturatuko dute, eta 2026. urte-hasieran gozatu ahal izango dugu euren zuzeneko berriaz.


Taldea


Ahotsak:
Leire Etxezarreta Learreta.
Irati Gutierrez Artetxe.
Garazi Otaegi Lasarte.
Alaitz Eskudero Unanue.

Saioak

06/01/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP