Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Stephan Thoss, dantzari alemaniar bikain ohia eta orain koreografo ospetsua, da Nationaltheater Mannheim (NTM) Tanz dantza-taldeko zuzendari artistikoa. Thossek lerro batzuk idatzi nahi izan dizkigu eskainiko diguten ikuskizuna aurkezteko: «Plazer handia da niretzat hemen, Bilboko Arriaga Antzoki ikusgarrian, aurkeztea azken urteotako unerik nabarmenenetako batzuk, Mannheimeko Antzoki Nazionaleko Dantza Konpainiarekin egin dudan hamargarren denboraldian. Gure konpainia iman bihurtu da nazioarteko izen handiko koreografoentzat, eta, dantzan duen dinamismo handiagatik ez ezik, sortzeko duen gaitasunagatik ere nabarmendu da. Hori agerian geratzen da, bereziki, gure koreografo gonbidatuekin egiten ditugun prozesu inspiratzaileetan. Gure programan, Van Opstal anaien azken lan koreografikoaz gozatu ahal izango duzue, «Mommy Look» izenekoaz. Gainera, Boleroaren nire interpretazio pertsonala aurkeztuko dugu, 17 minutes, duen asmamen finagatik eta musikaltasun deigarriagatik nabarmentzen dena. Emanaldiko unerik aipagarrienetakoa Martin Harriagueren Dreamer lan aparta izango da, dantza adierazkorra eta reggae musika liluragarria uztartzen dituena. Irrikan gaude une berezi horiek zuekin partekatzeko!». Stephan Thoss
Taldea
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Imre van Opstal & Marne van Opstal.
17 MINUTES Musika: Maurice Ravel / Max Raabe.
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Stephan Thoss.
THE DREAMER Musika: Groundation / Harrison Stafford.
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Martin Harriague.
Ekoizpena: Nationaltheater Mannheim Tanz.
Saioak
27/02/2027 19:00 h.
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: