Antzerkia - Agertokia

NANCY GRACE ROMAN

Ricardo Padilla

Nancyrentzat, izarrak beti zeuden hor, berdin zion munduko zer lekutan zegoen.

2023ko urriaren 24tik 25ra

Nancy Grace Roman aitzindaria izan zen bere garaian. Historian zehar beste emakume asko bezalaxe. NASAren emakumezko lehen zuzendaria izan zen, garrantzi handiko figura zientziaren munduan, eta ia bete-betean gizonei gordetako mundu batean jardun zen.

Baina, horrez gain, Nancyrentzat izarrak beti zeuden hor. Berdin zion munduko zer lekutan zegoen, zeru izartsu horrek beti erakusten zion aurpegi bera, eta sentiarazten zion ez zegoela bakarrik. Lau urte zituela, Ilargiaren ondoan marrazten zituen izarrak. Eta, berrogei urterekin, Estatu Batuetako Gobernua konbentzitu nahian ari zen, teleskopio espazial bat eraiki eta inoiz amestu izandakoa baino askoz gehiago esploratu ahal izateko. Nancy Grace Roman beti izango da «Hubble teleskopio espazialaren ama». Harentzat, harmonian egon behar dute pertseberantziak eta norberak nahi duena lortzeko nahiak.

Ezagutu nahi duzue? Nancy Grace Roman astronomo handiari eskainitako lana aurkeztuko digu Eguzki Zubiak. Bizitzaren amaieran aurkeztuko digu Nancy, bere desioez eta lorpenez hitz egiten eta ikusleari gonbita egiten, izarrak eta unibertsoaren dimentsioa ezagutu ditzan. Geure jakin-minean sakontzea proposatuko digu, esperimentu txikiak eginez eta berekin bidaiatuz unibertsoan zehar, denok ezagutu beharko genituzkeen pertsonaiaz eta historiaz betetako unibertsoan zehar.


Taldea


Testua eta zuzendaritza: Ricardo Padilla.
Antzezlea: Eguzki Zubia.
Garapen dramaturgikoa eszenan: Ena Fernández.
Mugimendu garapena eszenan: Bego Krego.
Musika-konposizioa: Alicia Sevilla.
Laguntzailea: Justi Larrinaga.
Argiztapena: John Luhman.
Argazkigintza eta bideografia: Judith Voet.
Hedapena: Mónica Bonilla.
Produkzioa: NEXOTEATRO eta Ricardo Padilla, Eider Amezua.
Lankidetza: Teatro Arriaga.
Produkzio-laguntzailea: Gorka Garde.
Eskerrak: FCAYC.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

24 eta 25 – 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25ko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP