Kontzertuak

MORGAN

THE RIVER TOUR

Azken urteetako musika-talderik zirraragarrienetako bat Arriaga antzokian estreinakoz

2021ko azaroaren 28a

Morgan taldeak publikoaren eta kritikaren oniritzia lortzen jakin du. North lehen disko itzelaren ondoren, Air izeneko bigarren lana ere arrakastatsua izan zen, eta ia 200 kontzertu eskaini zituen taldeak, areto, jaialdi, antzoki eta auditoriumetan. Orain, ia bi urteren ondoren, Morgan agertokietara itzuli da, eta The River Tour birari ekin dio, The River and the Stone hirugarren diskoa aurkezteko. Taldeak bost sari eskuratu zituen 2019ko Musika Independentearen Sarietan, horien artean artistarik onenarena, diskorik onenarena eta zuzeneko emanaldirik onenarena.

Morganen estudioko disko berriak hamar abesti biltzen ditu. 2020ko konfinamenduaren ostean hasi ziren horiek lantzen. The River and the Stone elkarrizketa ugariren emaitza da, elkarrekin sorkuntzan emandako ordu askoren emaitza, eta, batez ere, musika lagunekin egiteaz gozatzearen emaitza. Ia urtebeteko lanaren ondoren, Frantziara joan ziren, Le Manoir de Léon estudiora, Campi Campón ekoizle zutela. Stuart White (Beyoncé, Autolux) arduratu da nahasteez Los Angelesen, eta masterizazioa Colin Leonarden (SING Mastering) esku egon da, Atlantan (Georgian). Disko berria aitzakia ezin hobea da Arriaga antzokian debutatzeko. Taldea berriro ere zuzenean ikusteko irrikatan dagoen publikoa izango dute zain.


Taldea


Pianoa eta ahotsa: Nina de Juan
Gitarra eta ahotsa: Paco López
Bateria: Ekain Elorza
Teklatua: David Schulthess
Baxua: Alejandro Climent «Boli»

Saioak

28 - 19:00

Prezioa

20 - 33€ /beherapenak

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP