Dantza - Agertoki irekia

MOOR KRAD

COMPAÑÍA DANZA ERTZA

MOOR KRADen ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da.

2022ko abenduaren 09a

MOOR KRADek argitara atera nahi du guk guztiok dugun alderdi ezkutua. Guk geuk bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta gure nortasunaren gela ilunean gordetzen ditugu, gureak ez direlakoan. Basamortu horretan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira.

MOOR KRADen ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da. Aratz jaiotzen gara, baina, besteei atsegin egin eta onartuak izan nahian, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat ematen dugu zaku batean gure zer ezaugarri gordeko ditugun erabakitzen; eta gainerako denbora zaku hori husten ematen dugu…

Ikuskizunaren hizkuntza nagusia dantza garaikidea da, teknika berriekin bat eginda: krump, tutting, dantza urbanoa eta abar. Musikari dagokionez, musikagile barrokoen abestiak erabiltzen dira, John Dowlandenak eta Henry Purcellenak, adibidez, Iñar Sastre eta Marc Kanou musikariek elektronikaren bidez eguneratuta, eta Iosu Yereguik zuzenean abestuta.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.


Taldea


Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martínez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui
Koreografia: Asier Zabaleta antzezleen lankidetzarekin
Jatorrizko musika: Marc Kanou (John Dowland-en eta Henry Purcell-en abestien bertsioak)
Argien diseinua eta alderdi teknikoa: Junky Mayo
Soinua eta teknikariak: Eragin Stac
Eszenografiaren diseinua: Pello Artola
Jantzien diseinua: Iosu Yeregui
Produkzioa: Ertza Sorkuntza Artistikoa SL

Saioak

9 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

65 min.

TOP