MOMIX: MOMIX Forever
Moses Pendleton-ek konpainiaren buruan pasa dituen 35 urtetan sortutako koreografia garrantzitsuenen eta esanguratsuenen bilduma ikusgarri gisa aurkezten da.
MOMIX Forever Moses Pendleton-ek konpainiaren buruan pasa dituen 35 urtetan sortutako koreografia garrantzitsuenen eta esanguratsuenen bilduma ikusgarri gisa aurkezten da. Bere ikuskizun garrantzitsuenetako 7 ikuskizunetatik hartuak dira, MOMIX-en historia markatu dutenak (“MOMIX Classics”, “Passion”, “Baseball”, “Opus cactus”, “Lunar sea”, “Botánica” eta “Alquimia”); horietaz gain, ikuskizunean 4 pieza berri ere –ezezagunak Espainian– aurkeztuko dira, ospakizun honetarako bereziki sortuak.
MOMIX Forever 2015eko ekainak 10ean estreinatu zen Milango Teatro Nacional Barclays antzokian, konpainiaren historiari 1980an hasiera eman zitzaion egun eta antzoki berean. Gau gogoangarri hartan, duela 35 urte, agertokian ikusi ahal izan zen edertasun poetiko handiaz eta originaltasunaz liluraturik geratu zen jendea. MOMIX-ek bere obra bertute berdinekin blaitzen jarraitu zuen bere ibilbide osoan.
Taldea
Zuzendari artistikoa: Moses Pendleton
Saioak
Azaroak 1. 20:00
Azaroak 2. 20:00
Azaroak 3. 20:00
Azaroak 4. 20:00
Azaroak 5. 17:30 eta 21:30
Azaroak 6. 19:00
Prezioa
11,50 - 38 euro / Beherapenak
Iraupena
2 ordu