Antzerkia

MILES GLORIOSUS

PLAUTO

Milesentzat sexua obsesio dela aprobetxatuta, Palestrionek plan bikaina antolatuko du…

2022ko irailaren 14tik 17ra

Miles Gloriosus militar ahobero, harroputz eta nartzisista da, eta sexua du obsesio. Neska eder bat bahitu du eta Efesoko etxean du preso. Bertan bizi da Palestrion ere, Milesen esklabua. Palestrionek lehendik ezagutzen zuen neska, baita hark benetan maite duen gizona ere. Esan gabe doa ez dela Miles. Nagusi militarrari eskarmentua eman nahian, eta asmo bera duen auzokoaren laguntzarekin —Efeson ia jende guztiak du asmo hori bera—, Palestrionek zuloa egingo du Milesen etxea eta aldamenekoa banantzen dituen horman, bi maitaleak ezkutuan elkartu daitezen.

Baina Milesen beste esklabuetako batek maitaleak ikusiko ditu eta nagusiari esatera joan nahiko du. Orduan, Palestrionek beste esklabuari sinestarazi beharko dio ez duela halakorik ikusi, eta horretarako trikimailu barregarria erabiliko du. Harrituta geratuko gara Palestrionen lotsagabekeriarekin eta buruargitasunarekin. Hala ere, Palestrion azkarra ez da horrekin konformatuko, eta Milesek sexua obsesio duela aprobetxatuta, plan bikaina antolatuko du…


Taldea


Antzezleak: Carlos Sobera, Ángel Pardo, Elisa Matilla, Elena Ballesteros, Juanjo Cucalón, David Tortosa, Antonio Prieto, Arianna Aragón
Zuzendaria: Pep Anton Gómez
Bertsioa: Antonio Prieto
Eszenografiaren diseinua: Alejandro Contreras
Argiztapenaren diseinua: Miguel Ángel Camacho
Jantzien diseinua: Ana Ramos
Karakterizazioa: Lolita Gómez
Jatorrizko musika-konposizioa: Mariano Marín
Produkzioa: Meridako Antzerki Klasikoko Jaialdia eta Arequipa Producciones

Saioak

14 - 19:30h.

15 - 19:30h.

16 - 19:30h.

17 - 19:00h.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP