Antzerkia

MEMORIAS DE ADRIANO

Marguerite Yourcenar

Balio-krisi hau azaleratu nahi duen eleberriaren antzerki-egokitzapen berri eta leiala.

2025ko urriaren 25a
Sarrerak erosi

Marguerite Yourcenarren Memorias de Adriano nobelaren antzerki-egokitzapen berri eta leial bat datorkigu, egun balio politiko eta sozialetan bizi dugun krisialdi larriaren inguruko zenbait zertzelada eman nahi dituen apustu arriskatu batekin.

Espainian 1998an ikusi ahal izan genuen, lehenengoz, eleberriaren egokitzapen eta eszenaratzea. Jean Launay arduratu zen egokitzapenaz, eta Maurizio Scaparro zuzendaritzaz. Orain, 2025ean, hogeita zazpi urte geroago, begirada hori gaurkotzea da helburua, gure orainarekin elkarrizketan aritu eta proposamenaren muinean Adriano enperadorearen pentsamendua ipiniko duen antzerki-proposamena taularatzeko, M. Yourcenarren begirada argi eta ahaltsuaren bidez.


Taldea


Dramaturgia: Brenda Escobedo.
Zuzendaritza: Beatriz Jaén.
Antzezleak: Lluís Homar, Clara Mingueza, Marc Domingo, Alvar Nahuel, Xavi Casan, Ricard Boyle.
Zuzendari Laguntzailea: Iban Beltrán.
Eszenografia: José Novoa.
Argiztapen Diseinua: Pedro Yagüe.
Jantzi-diseinatzailea: Nidia Tusal.
Soinu Diseinua: Tagore González.

Saioak

25/10/2025 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP