Bost dantzarik bidaia bat abiatzen dute dantzaren historian barrena eta, beharbada, beren etorkizunerantz. Inoiz ikusi gabeko mundo sinestezin batean barnaturik kontzientzia berri bat aurkitzen dute mugimendu sotilezko bariazioen bitartez: pertzepzio berri bat espazioaz, egoeraz, euren buruez eta besteez.

Built to Last lanean, Meg Stuartek aurrenekoz egiten du lan jada existitzen zen musika klasikoari helduta. Alderdi musikala, Alain Franco dramaturgo musikalaren eskutik sortutako meta-composizio historikoa, denboran bidaiatzeko makina legez jarduten du. Pista bakoitzak, besteak beste Sergei Rachmaninoffen, Ludwig van Beethovenen, Iannis Xenakisen eta Arnold Schönbergen musika-konposizioak, erabateko monumentaltasuna islatzen du.

 Meg Stuart koreografo eta dantzari estatubatuarrak Berlinen eta Bruselan lan egiten du eta hantxe bizi da. 1994an bere konpainia sortu zuen, Damaged Goods, eta geroztik baditu sortuak 30etik gora ikuskizun, direla soloak, koreografia handiak, instalazioak nahiz toki jakin baterako sorkuntzak.

Stuart pieza bakoitzarentzat hizkuntza berri bat garatzeko lehiatzen da, sortzeko diziplina desberdinetako artistekin kolaborazioan, eta dantzaren eta antzerkiaren arteko tentsioa ikertzen du. Antzerkiaren erremintak erabiliz, mugimendu eta narratibaren arteko elkarrizketaz gain, haren koreografietan maiz agertzen diren gaiak dira.

Stuartek gorputz ez-seguruaren gainean eraikitzen ditu bere lan koreografikoak, autoreflexivo eta zaurgarria den gorputz bat alegia. Inprobisazioa baliatuz, hark egoera fisikoak zein emozionalak esploratzen ditu, edota horien memoriak. Haren lan artistikoa etengabe birdefinitzen da, aurkezpenerako testuinguru berriak eta dantzarentzat lurralde desberdinak bilatzean. Laudorio handiak jaso ditu nazioartean


Taldea


Koreografia: Meg Stuart

Osortzaile eta interpreteak: Dragana Bulut, Davis Freeman, Anja Müller, Maria F. Scaroni eta Kristof Van Boven

Dramaturgia: Bart Van den Eynde eta Jeroen Versteele

Musikaren dramaturgia: Alain Franco

Soinu diseinua: Kassian Troyer

Eszenografia: Doris Dziersk

Jantziak: Nadine Grellinger

Argiak: Jürgen Tulzer etaFrank Laubenheimer

Bideoa: Philipp Hochleichter

Ekoizpena: Damaged Goods (Bruselas), Münchner Kammerspiele (Múnich)

Meg Stuart & Damaged Goods-ek laguntzaile dituzte Flandriako agintariak eta Flemish Community Commission

TOP