Antzerkia

Medea

Medearen mitoak Mendebaldeko kultura osoa tindatu du.

2015ko urriaren 22tik 25ra

Greziako mitologian Medea sorginaren arketipoa da, emakume basati eta izugarriarena. Medea Kolkidako erregearen alaba da, Jasonez maitemintzen da eta urrezko ardi-larrua lortzen laguntzen dio, bere herritarrei traizio eginez. Ondoren, Jasonek Medearen amodioa traditzen du, eta Medeak Jasonekin izan dituen haurrak hiltzen ditu, Jasoni kentzearren hark gehien prezatzen duena: bere ondorengotza. Amodioak sortu duena, hil bedi amodioarekin batera – horixe da, nonbait, Medearen pentsamendu izugarria.

Medearen mitoak Mendebaldeko kultura osoa tindatu du. Antzinatean, Euripides, Seneka eta Rodasko Apolonioren lanetan ageri da, eta XVII. mendean Corneillek ere landu zuen Frantzian. Unamunok Senekaren lana itzuli zuen eta itzulpen hori gero Meridan estreinatu zen. Passolinik Medearen mitoan oinarritutako film bat egin zuen Maria Callasekin.

Klasikoen lanetan oinarriturik, Vicente Molina-Foixek mitoaren beste bertsio bat dakarkigu orain, José Carlos Plazak zuzendua, Ana Belének eta Adolfo Fernándezek interpretatua eta Meridako Jaialdiak ekoitzia. Kalitatea bermatua du, beraz.


Taldea


Eszenografia: Francisco Leal
Jantziak: Pedro Moreno
Musika: Mariano Díaz
Argiak: Paco Leal
Aktoreak: Ana Belén, Adolfo Fernández, Consuelo Trujillo, Luis Rallo, Poika Matute, Alberto Berzal, Olga Rodríguez, Horacio Colomé, Leticia Etala
Zuzendaria: José Carlos Plaza
Ekoizpena: Festival de Teatro Clásico de Mérida

TOP