Jazz Kontzertua

MAUREEN CHOI QU4RTET

BJC Arriagan

Jazzeko inprobisazioa goitik behera aldatzen ari diren banda eta biolin-jotzailea.

2023ko maiatzaren 02a

Maureen Choi, biolin-jotzaile, konpositore eta laukoteko burua, Michiganen (AEB) jaio zen. Jatorri korearreko biolin-jotzaile estatubatuarra 5 urterekin hasi zen jotzen, eta Michigango Estatuko Unibertsitatean eta Berklee College of Music-en graduatu zen. Choik nazioarteko zenbait biolin-lehiaketa irabazi ditu, eta bakarlari gisa aritu da Australian, Asian, Europan eta Ipar Amerikan. Besteak beste, Rodney Whitaker, Johnny O’Neal, Larry Harlow, Josh Groban, Kanye West, Trans-Siberian Orchestra eta Javier Colina artistekin jo du. Gainera, artista askorentzat grabatu eta filmetako soinu-bandetan jo du. Fakultateko kide izan da Berklee College of Music-en, eta, gaur egun, irakasle da Madrilgo Música Creativa goi-mailako ikastetxean.

Lehen diskoa, Maureen Choi Quartet, Detroiteko jazzeko artista handiekin argitaratu zuen. Ondoren, Espainiara iritsi zen, eta, 2013an, MAUREEN CHOI QU4ARTET sortu zuen, hamar urteko ibilbidea bete duena. Choirekin batera, Daniel García Diegok (pianoa), Mario Carrillok (kontrabaxua) eta Michael Oliverak (bateria) osatzen dute taldea. Laukoteak Ida eta Vuelta grabatu zuen 2015ean, bere konposizio eta moldaketa originalekin, eta, 2019an, Theia.

Espainiara iritsi zenetik, Maureen Choi goitik behera aldatzen ari da bat-bateko musikaren egoera. Espainiako diasporaren, musika klasikoaren eta jazzaren erritmoek eta soinuek inspiratuta, bere musika «ganbera-jazz espainiarra» dela dio. Laukoteak 500 kontzertu baino gehiago eman ditu Espainian, eta birak egin ditu AEBn eta Asian, prentsa espezializatuaren —hala nola Downbeat eta All About Jazz— kritika bikainekin. Taldeak lortu duen heldutasun-, interkonexio-, sotiltasun- eta musikaltasun-maila azaltzea zaila da. Maureenek biolinaren bidez publikoarekin emozionalki konektatzeko duen trebetasuna paregabea da. Izan ere, Pat Methenyk esan zuen: «Zinez originala, ez dago horrelakorik egiten duen beste biolin-jotzailerik!».

Logo BJC

Saioak

2 - 19:30h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP