Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

MARKOS UNTZETA

Country, blues eta amerikar musika-estiloetako soinuen edertasuna, euskaraz.

2023ko azaroaren 28a

20 urtetik gorako ibilbidea eta sei disko argitaratuta, azkena Ekilibrista (2022). Curriculum bikain horrekin iritsiko da Markos Untzeta Arriagara, nerabe zela harrapatu zuten pop-rock, country-blues eta blues doinuei leialtasunez eutsita. Beraz, ez da harritzekoa Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Van Morrison eta beste musikari entzutetsu batzuen eragina izatea.

Amerikartzat jotzen duten musika-generoarekiko liluraren emaitza dakarte Arriagara Markos Untzetak eta haren talde bikainak. Euskaraz abestuta, ezohikoa den proposamen berezia eskainiko dute. Abesti-egile outsiderrak musikari hauek izango ditu ondoan: Giovanni Zanon gitarra-jotzailea, magia zabaltzen; Iñaki Ortega baterian eta Walter Tuzceo baxu elektrikoarekin, erritmoak eta egiturak indartzen, eta Mikel Gaztelurrutia teklatu-jotzailea, ukitu berezia ematen abestiei.


Taldea


Musika, hitzak, ahotsa eta gitarra: Markos Untzeta.
Gitarra: Giovanni Zanon.
Bateria: Iñaki Ortega.
Baxua: Walter Tuzceo.
Teklatua: Mikel Gaztelurrutia.

Saioak

28 – 19:30 h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP