Antzerkia

Mariana Pineda

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2020ko martxoaren 13tik 14ra

Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 
Javier Hernández-Simón zuzendari bilbotarra proiektu honen egilea da, Laia Marull aktorea eszenatokiko buru duen lana dugu eta maitasun kontzeptua hartzen du ororen gakotzat. Batzuetan itotzen garen itsaso sakona da maitasuna, espetxea eta zeruertza aldi berean, airerik ere ez dagoen denbora gelditua. Aldizka, elurtutako uda da maitasuna, ameskeria, bizitzen jarraitzeko gure buruari kontatzen diogun istorioa. Mariana Pinedaren maitasuna horrelakoa da.

Marina Pinedaren inguruan, pertsonaia historikoa zein Federico García Lorcak sortutakoa, asko hitz egin da, Mariana emakume iraultzailea edo soilik emakume maitemindua zen eztabaidatu da. Argi dagoena da Mariana Pinedak bukaeraraino jarraitzen dituela bere ideiak, azkenengo hariraino.


Taldea


Federico García Lorcarena

Antzezleak: Aurora Herrero, Marta Gómez, Silvana Navas, Sara Cifuentes, Laia Marull, Oscar Zafra, Álex Gadea, Fernando Huesca, José Fernández

Zuzendaria eta bertsiogilea: Javier Hernández-Simón

Argiteriaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo

Eszenografia: Bengoa Vázquez

Jantzien diseinua: Beatriz Robledo

Musika eta soinu-tokia: Álvaro Reneda

Produkzio exekutiboa: GG Producción eta Distribución Escénica

Produkzioa: GG Producción Escénica

Saioak

19:30 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.

Iraupena

60 minutu

TOP