Jazz Kontzertua

MARCOS VARELA “San Ygnacio Project”

BJC Arriagan

Baxu- eta kontrabaxu-jotzaile entzutetsua eta saritua, Estatu Batuetako agertokietako musikari ospetsua

2021ko abenduaren 14a
Sarreren salmenta irailaren 30tik goizeko 11:30etan.

Marcos Varela, New Yorken bizi den Texaseko kontrabaxu-jotzailea, Estatu Batuetako eta nazioarteko jazz-musikaririk miretsienetako bat da. Bikaina da bai kontrabaxuarekin eta bai baxu elektrikoarekin. Bere talentuari esker, hainbat sari jaso ditu musikari, musikagile, lider, produktore eta hezitzaile gisa egindako lanagatik.

Bere familiako arbasoen etxera, Texaseko San Ygnaciora, begiratu du San Ygnacio Project lan goraipatuan: 5 aintzatespen ekarri dizkio Grammy sarietan, 2016ko Debutik Onenaren saria lortu du Jazziz Magazineren eskutik eta 2016ko debutik onenetako bat izan da NPR Music-en arabera. Marcos Varelak kritikaren txaloak jaso ditu, eta maisu handiek goraipatu egin dute haren lana, horien artean Ron Carterrek: «… haren tonuagatik, noten aukeraketagatik eta konposizioengatik, entzun beharreko baxu-jotzaileen zerrendan egongo da haren izena eta interpretazioa». San Ygnacio lana ahots musikal dinamiko baten aurkezpen hunkigarria da. Gogora dakartza familia Espainia zaharretik lekualdatu zenekoa, egun bizileku duen Texas hegoaldea, Houstonen igarotako gaztaroa, hango blues sakona eta eliza-musikaren eragina, eta New Yorkeko urteak, etengabe oholtza gainean maisu mitikoekin eta ospe handiko kideekin batera.

Izan ere, Marcos Varela askotariko taldeekin eta punta-puntako bandekin aritzen da, besteak beste, hauekin: The Mingus Big Band, Nasheet Waits, John Holiday, George Cables, Ingrid Jensen, Billy Hart… eta beste askorekin. Era berean, zinemako eta telebistako zenbait proiektutarako musika sortu du, Domenica Cameron-Scorsese zuzendariaren «Roots in Water» filmerako, adibidez. Beraz, lehen mailako musikaria izango dugu Arriaga antzokian.


Taldea


Saxo tenorea: Bill McHenry
Pianoa: Mark Aanderud
Kontrabaxua: Marcos Varela
Bateria: Estefanía Chamorro

Saioak

14 - 19:00.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Miembros del Bilbao Jazz Club:
14€.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP