Teatro chino

MANOLITA CHEN

UN CUENTO CHINO

Manolita Chen, benetakoa, bere jenioarekin, umorearekin eta historiarekin itzuli da, guri ahaztuak oroitaraztera.

2022ko urtarrilaren 07tik 09ra

Manolita Chen Price zirkura itzuli da, dagoeneko inork gogoratzen ez duen iragan loriatsua gogora ekartzeko: hastapenak Price zirkuan bertan, Charivari gisa —han, bere bizitzako maitasuna izango zen Chen Tse-Pingekin maitemindu zen, eta biek «Teatro Chino de Manolita Chen» ospetsua muntatu zuten—; gainbehera-unerik gogorrenak, eta nortasun galduari eusteko borroka.

«Manolita Chen, benetakoa, guri ahaztutakoa oroitaraztera itzuli da. Erakustera distiraren atzean negozioa dagoela, eta ikuskizunaren munduan dena ez dela luma eta purpurina. Manolitak bere jenioa, umorea eta historia dakarzkigu. Beraren historia gure herrialdearen historia ere bada, eta historia horretan beti ez da erraza izan artista izatea. Nolabait ere, berari esker aurkezten dugu gaur hemen haren bizitza sinestezinari egindako omenaldi hau. Hark ireki zigun bidea, bere arte- eta enpresa-ikuspegiarekin, baina, batez ere, bere indar ikaragarriarekin, gaur bestelako askatasun batez gozatzeko aukera izan dezagun.
Guri ahaztutakoa oroitaraztera itzuli da Manolita; baina, nahi gabe, gu ari gara berari oroimena pizten. Eta haren oroitzapena maitasunez, borrokaz eta ausardiaz betetako kontu txinatar zoragarri bat da. Ongi etorri Manolita Chenen Antzoki Txinatarrera».

José Troncoso


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: José Troncoso
Antzezleak: Pepa Zaragoza, María Jáimez, Nacho Vera, Chema Noci, Marcos Rivas, Morgane Jaudou
Ideia originala: Pepa Zaragoza
Jatorrizko musika: Mariano Marín
Argiztapenaren diseinua: Ion Anibal
Soinua: Eduardo Ruíz (Chini)
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Vanessa Actif (AAPEE)
Karakterizazioa: Chema Noci
Koreografia: Luis Santamaría
Produkzio exekutiboa: Elena Martínez, Manuel Sánchez, Pepa Zaragoza
Produkzioa: Sanra Produce

Saioak

7 - 19:30
8 - 19:00
9 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP