Antzerkia

Mami Lebrun

Iraganeko sekretuek heriotzari eta memoriari buruzko gogoeta hunkigarri baterako bidea zabaltzen dute

2018ko Abenduaren 03a

Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuk tarteko, Conchak gaztea zelarik Parisko kabaret batean bizi izan zuena kontatuko dute.

Hori izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.

Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 40ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak. 2017ko Donostia Antzerki Saria jaso zuen.

Antzerkia euskaraz

Agertoki irekian


Taldea


Zuzendaria: Getari Etxegarai

Interpretatzaileak: Ane Pikaza, Kepa Errasti, Ainara Ortega

Argiztapen diseinua: David Alcorta

Eszenografia: Eskenitek

Jantziak: Xake Produkzioak

Musika eta moldaketak: Pascal Gaigne

Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal

Ekoizpena eta banaketa: Xake Produzkioak

Saioak

19:30 

Prezioa

13 eta 18 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 13 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

Iraupena

Ordu 1

TOP