Kontzertuak

MALDITA NEREA

Gira ORIGEN. Manual para seres maravillosos

Pop landu eta leiala, maitasuna ez dela kontatzen, ez dela pisatzen eta ez dela neurtzen gogorarazteko.

2026ko apirilaren 16a
Sarrerak salgai ekainaren 19an goizeko 11:30etik aurrera.

Bizi garen zarata-giro honetan, non inor ez baita aditzera geratzen, Maldita Nerea taldeak irmo jarraitzen dio pop landu, leial eta zintzoa egiteko proposamenari. Manual para seres maravillosos da Jorge Ruizek (terapeuta eta entzumen eta hizkuntzako maisua) gidatzen duen musika-proiektu berezi honen zazpigarren estudioko diskoa. Diskoa bera arte ilustratuko lan xumea da (Oyeme Studioko Oscar Peralesek egina). Bertan, nonahiko dortoka, Maldita Nerea taldearen ikur mitikoa, irla magiko bat bihurtu da, eta 10 izaki liluragarri bizi dira bertan (abesti bakoitzeko bat).

Manual para seres maravillosos Maldita Nerea taldearen bilakaeran beste aurrerapauso bat da soinuari dagokionez, eta inflexio-puntua bere ibilbidean. Ehunka milioi erreprodukzio izan dituzte bertako abestiek plataforma digitaletan, eta hainbat belaunalditarako musika-ereserki bilakatu dira horietako zenbait, Tu mirada me hace grande, El secreto de las tortugas edo Un planeta llamado nosotros esate baterako. Horrela, Espainiako musikan ibilbide sendoenetako batekin, Maldita Nereak, berriro ere, behin eta berriz berrasmatzeko gaitasun agorrezina duela erakutsi du. Dortokak bere bideari jarraitzen dio, irmo eta iraunkor. Eta, batez ere, abesti onekin. Ez galdu Arriaga Antzokian emango duen hurrengo kontzertua, eta etorri proposamen fresko, sakon eta magiaz betetako honekin gozatzera.


Taldea


Ahotsa: Jorge Ruiz Flores.
Bateria: Miguel Lamas Fernández. Gitarra: Jose Miguel Sánchez Jiménez. Pianoa: Jorge Vera Aguilera.

Saioak

16/04/2026 19:30 h.

Prezioa

22-42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP