Antzerkia - Agertoki irekia

MAITASUNAREN ITXIERA

Pascal Rambert

Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu du Pascal Ramberten La clausura del amor lan ospetsua, eta egileak berak zuzentzen ditu bi antzezle bikainak.

2021ko apirilaren 29tik, maiatzaren 01ra

ARRIAGA ANTZOKIAREN EKOIZPEN BERRIA

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu eta sustatu nahi izan du antzezlan hau, eta, gainera, Pascal Rambert bera da zuzendaria.

Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina… horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.

Antzerkia euskaraz


Taldea


Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert.
Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy, Danele Sarriugarte.
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy.
Zuzendari laguntzaileak: Lucia Astigarraga eta Nagore Navarro.
Eskerrik asko: Jordi Buxo y Teatro Kamikaze.

Saioak

Apirila

29 - 19:00.
30 - 19:00.

Maiatza

1 - 19:00.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

105 min.

TOP