Antzerkia

Lyceum Club

Omenaldia espainian emakumeen interesen alde borroka egin zuen lehen klubari

2019ko martxoaren 06a

Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, erbestetik idazten dute lau emakumek. Beren lurra faltan botatzen dute eta gogora ekartzen dute, lagunekin batera, elkarrekin nola sortu zuten “Lyceum Club”, Espainiako lehen klub feminista. Emakumearen interesen alde borroka egin zuen kluba, emakumeen hezkuntza, kultur eta lanbide garapena bultzatu zuena.

Kulturaren eta ausardiaren bidez, Espainian feminismoaren oinarriak ezarri zituzten emakume haiei egiten zaien omenaldi txikia da obra hau. María Goiricelayak idatzi eta zuzendu du pieza hau, eta klub aitzindari haren bultzatzaileak ekartzen ditu gogora: María de Maeztu, Zenobia Camprubí, Carmen Baroja eta Pilar de Zubiaurre.


Taldea


Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya

Antzezleak: Ane Pikaza, Nagore González, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai

Zuzeneko musika: Adrián García de Los Ojos

Jantzien diseinua: Zapatitos de Charol

Ekoizpena: BILBAO 700 eta III Millenium Fundazioa

Saioak

19:30 

Prezioa

13 eta 18 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 13 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

Iraupena

50 minutu

TOP