Kontzertuak

LUZ CASAL

Gero eta hobeto kantatzen du, eta ahotsa sosegatuagoa du, egiaz betea... Artista handia da, nortasun handikoa, harrapatzen zaituena.

2023ko apirilaren 30tik, maiatzaren 01ra

Artista proteikoa, mugak gainditzearen musika egiten duena. Ez du etiketetan sinesten. Horregatik, egokitzeko gaitasun handia du: estilo bakoitzak, musika-genero bakoitzak, bere unea, bere emozioa, bere sentsazioak ditu. Musikan erreferente izaki, kulturaren esparrutik haratagoko esanahia du bakarlari honek.

Luz Casal bere buruaren artisaua da. Ibilbidearen hasieratik, metamorfosian egon da etengabe, baina beti bere buruari leial. Luz Casalen abestiak gogotik landuta daude. Abesti zizelkatuak, leunduak, berriro idatziak, berriro musikatuak dira, eta azken hauspoa eman ostean libre utziak, nork bere erara entzun ditzan. Lan sakonki koherenteak egiten ditu, eta batasun bat osatzen dute, abeslariaren rock-esentziak eta unean uneko egoera pertsonalak akuilatuta, bizi izan duen guztia kontuan hartuta.

Laurogeita hamarreko urteetatik gaur arte, arrakastaz beteriko errepertorio zabala osatu du Luzek, eta Espainiako musikaren eta kulturaren emakumezko ahotsik garrantzitsu eta adierazgarrienetako bat da jada nazioartean. Datorren martxoan bira eta album berria aurkeztuko ditu, eta hemen, Arriaga Antzokian, bira horretako gau berezietako bat biziko dugu, seguru.


Taldea


Ahotsa: Luz Casal.
Bateria. Tino Di Geraldo.
Pianoa: Josep María Baldoma “Baldo”.
Gitarra: Jorge F. Ojea.
Baxua: Peter Oteo.

Saioak

Apirila

30 - 19:00.

Maiatza

1 - 19:00.

Prezioa

30 - 68€

TOP