Gaueko bidaia hau Lucía Lacarra dantzaren munduko izarrarekin eta Matthew Goldingekin batera egingo dugu. Oraina eta iragana nahasten dituen istorioan, bi pertsonaren gordeleku emozionalak askotariko ikuspegietatik argiztatuko dira. Hala, iraganeko gau batean gertatutakoa ikusten dugun bitartean, egungo errealitatea zerk eragin zuen jakingo dugu.
Dantza puruaren eta hausnarketa zinematografikoaren eskutik kontakizun eder batean murgilduko gara, 60ko hamarkadako musika-pieza arrakastatsuak lagun, eta hamarkada horretako estetikan inspiratutako jantziekin. Osagai horiekin, Grease edota Ghost zinemako lan klasikoak ekarriko dizkigu gogora In the Still of the Night ikuskizunak.
Koreografia Matthew Goldingena da.
Musika, berriz, Five Satins, Philip Glass, Ben E. King & The Drifters,
Edith Piaf, Max Richter, Righteous Brothers eta The Ronettes kantari/taldeena.
Taldea
Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding
Kontzeptua, eszenaratzea eta zinema-zuzendaritza: Matthew Golding
Koreografia: Matthew Golding
Bideoa: Valeria Rebeck, Craneo Media
Saioak
7 - 19:00.
Prezioa
17 - 34€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Dantzako profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
60min. Atsedenaldirik gabe.