LUCIA LACARRA BALLET: A.I. (AMALUR INDARRA)
Non geratu da giza sormena adimen artifizialak menderatutako mundu honetan?
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Mundu distopiko batean, adimen artifiziala gizakiaren bizitzako alderdi guztietan gailenduko delarik, sistemaren balizko aldaketa subertsibotzat hartuko da aurrez ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen gizabanako oro, eta, beraz, desagerrarazi egin beharko da, bake eta segurtasun kolektiboak ez hondatzeko. Etorkizun kezkagarri horretan, Amalur sortu da, gizateria lozorro emozionaletik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko.
Adimen artifiziala (AI, ingelesezko sigletan) agertzeak aukera ugari zabaldu ditu, eta itxaropen handiak sortu ditu gizateriaren etorkizunari buruz; baina, aldi berean, hainbat zalantza, ziurgabetasun eta beldur planteatzen ditu. AIarekin, non geratuko dira gizaki bihurtzen gaituzten sentimenduak? Zer espazio geratuko da sormenerako?
AI (Amalur Indarra) Lucia Lacarra Balleten bigarren ekoizpena da, Lost Letters ikuskizun txalotuaren ostean —Lost Letters Arriaga Antzokian estreinatu zen, eta Lucia Lacarra euskal izarra buru duen konpainiaren debuta izan zen—.
Taldea
Koreografia: Matthew Golding & Juanjo Arqués.
Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding, Josué Ullate & Lucia Lacarra Ballet.
Musika: Leonard Bernstein, Max Richter, Jóhann Jóhannsson, Hans Zimmer, Kjartan Sveinsson.
Argiztapen-diseinua: Eduardo Chacón.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Koprodukzioa: Teatro Arriaga Antzokia, Fundación Baluarte Fundazioa, Kursaal Eszena, Red de Teatros de Vitoria-Gasteiz.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
28/03/2026 19:00 h.
29/03/2026 19:00 h.
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: