Antzerkia

Lu eta Le

Euskal kulturako bi maisu handi, bilatu gabeko lilura baten gatibu

2017ko urtarrilaren 30a

Bernardo Atxagak idatzi eta Juan Carlos Pérezek musikatutako lan honek euskal kulturako bi ekintzaile eta artista handi ditu ardatz: Lourdes Iriondo (LU) eta Xabier Lete (LE). Biak izan ziren Ez dok amairu taldeko kideak, hots, 1966tik 1972ra bitartean euskal kultura bere lozorrotik iratzarri eta bide berrietatik ibilarazi zuen abangoardiako kultur mugimendua.

LU emakume argia izan zen, abeslaria eta idazlea, Gabriel Arestik inoiz “Euskal Herriaren andregaia” deitu zuena; LE, berriz, kantautorea izan zen, baina orobat lan poetiko sendo baten egilea.

2008an, Kritika saria irabazi zuen. Artista bezala partekatzen zituzten gauzez gain, biek izan zituzten osasun arazo larriak eta biei egokitu zitzaien anitz urtez bizitzea heriotzaren itzala gainean zutela.

‘Lu eta Le’ lan honetan ironia leunezko tonu batean erakusten zaigu Herioarekin izan zuten harremana, bien deliberoa heriotzaren leizean ez amiltzeko, eta bien ezinbesteko joanera.

Euskaraz


Taldea


Egilea: Bernardo Atxaga.

Zuzendaria: Garbi Losada

Producción ejecutiva: José Antonio Vitoria

Aktoreak: Ramon Agirre y Joseba Apaolaza

Musika: Juan Carlos Pérez

Ahotzak: Klara Mendizabal

Percusión: Jabi Alonso

Producción: ADOS teatro

DONOSTIA 2016

Saioak

Día 30. 20:00 h.

Función en eukera

Prezioa

6,50 - 18 euro / beherape nak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunak: % 25etik % 35era

Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25

Antzerkiko profesionalak: % 25

Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)

Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

ordu 1 eta 15 minutu

TOP