LOVESONG
Maitasuna benetakoa denean, ausartzea eta jauzi egitea besterik ez da geratzen.
Nola igaro da horren azkar denbora? Abi Morganen Lovesong antzezlana, maitasunaz eta denboraren joanaz hitz egiten duen istorio hunkigarria da. Maggie eta Billyren bizitza du istorio honek ardatz, gaztaroko pasiotik hasita, berrogei urte elkarrekin igaro ondoreneko isiltasuna islatzeraino. Maggie eta Billy aste erabakigarri baterako prestatzen ari diren bitartean, iraganaren eta orainaren arteko etengabeko nahasketa ematen da, aurrez aurre jartzen direlarik haien bertsio gazteenekin.
Abi Morgan dramagile eta gidoilari ezaguna da, BAFTA eta Emmy sarien irabazlea. Antzezlan ugari idatzi ditu, baita zinemako gidoiak ere, eta telebistarako edo Netflixerako ere egin du lan. Haren lehen liburua, This Is Not A Pity Memoir, bestseller bat da.
Taldea
Egokitzapena eta zuzendaritza: Sandra Maturana.
Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza, Itxaso Sanchez.
Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
Eszenografiaren egilea: ATX Teatro, Betitxe Saitua.
Argiztapenaren diseinua: Fernando Alcauzar, Quique Gago.
Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
Argazkiak: Hodei Torres.
Produkzioa: Pabellón 6.
Kolaborazioa: Arriaga Antzokia.
Estrenaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: