Antzerkia

LOS DOS HIDALGOS DE VERONA

William Shakespeare / Declan Donellan
Compañía Nacional de Teatro Clásico - CNTC

Maitasuna eta adiskidetasuna gurutzatzen dira Shakespeareren komedia ahaztezin honetan, Declan Donellanen zuzendaritzapean.

2026ko otsailaren 06tik 07ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Shakespeare giza arima modernoaren eraikitzaileetako bat bada, Harold Bloom-ek dioen bezala, Los dos hidalgos de Verona lanean gizakiaren ikuskera hori definituko duten elementuetako asko garatzen dira. Los dos hidalgos de Verona adiskidetasunaren eta maitasunaren arteko tentsioak doitzen dituen lehen komedietako bat da. Tentsio horiek Errenazimenduaren amaierako literaturan zuten lekua ez zen txikia. Sexurik gabeko maitasun gisa ulertutako adiskidetasuna ikuspegi askotatik tratatzen zuten garai horretan, eta maitasun-harremanen kontrako konpromiso sentimental handi gisa goresten zuten. Romeo y Julieta baino zertxobait lehenago idatzi zuen, eta ikuspuntu eta tentsio dramatiko ugari partekatzen ditu lan horrekin. Morroi komikoaren pertsonaiaren sorkuntza enblematikoenetako bat ere aurkituko dugu bertan, eta gerora Bardoaren antzerkia zein haren jarraitzaileena elikatuko duen eredua sortuko du horrek.

Shakespeareren betiereko lan hori Arriaga Antzokira helduko da, Declan Donellanek zuzenduta. Gainera, Donellan bera da moldaketaren arduraduna, Nick Ormerodekin batera.


Taldea


Zuzendaritza: Declan Donnellan.
Dramaturgia moldatzea: Declan Donnellan, Nick Ormerod.
Antzezleak: Jorge Basanta, Prince Ezeanyim, Alberto Gómez Taboada, Rebeca Matellán, Manuel Moya, Alfredo Noval, Goizalde Nuñez, Antonio Prieto, Irene Serrano.
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Nick Ormerod.
Argiztapenaren diseinua: Ganecha Gil.
Bideo-diseinua: Celeste Carrasco.
Musika-konposizioa: Marc Álvarez.
Mugimendua eta koreografia: Amaya Galeote.
Koprodukzioa: Compañía Nacional de Teatro Clásico – CNTC, La Zona, Cheek by Jowl.

Saioak

06/02/2026 19:30 h.
07/02/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP