Literatura eta musika euskaraz

Amaia Zubiria eta Edorta Amurua

Amaia eta Edortak berriz betetako gau-emanaldi musikal bat eskainiko digu

2018ko urtarrilaren 29a

Euskal abeslari handienetakoa dugun Amaia Zubiriak euskarazko olerki zahar eta berriz betetako gau-emanaldi musikal bat eskainiko digu, bere betiko ahots bikainarekin. Ondoan izango du Edorta Amurua musikaria, gitarraz eta ahotsaz laguntzeko. Konplizitate musikal bikaina dute bien artean, baina bada biak lotzen dituen lokarri handiago bat, ama-semeak baitira.

Amai Zubiria ezinbesteko artista da euskal musikaren historian 70eko hamarkadatik, Txomin Artolarekin batera Haizea taldeko kide zenetik eta “Haizea” eta “Hontz gaua” diskoak grabatu zituztenetik. Harrezkero karrera oparoa egin du, zinemarako musikarekin tartekatu dituelarik bakarkako 12 disko eta musika herrikoiaz osatutako bilduma bat Joxan Goikoetxea soinujolearekin batera.


Taldea


Ahotsa: Amaia Zubiria

Gitarra  eta ahotsa: Edorta Amurua

Saioak

20:00 

Prezioa

15 euro

Arriagako lagunek
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP