Miguel Conejo Torresek, musika munduan Leiva izenez ezagutzen denak eta Pereza taldeko bateria-jole ohi eta kantariak, Arriagan aurkeztu zuen bakarka kaleratutako bere lehen lana, “Diciembre”, eta orain bere produkzio berrienarekin atorkigu: “Pólvora”.
Beretzat ez da maila bat soilik, baizik eta bere karrerako kapitulu garrantzitsu bat. Bakarka grabatutako bigarren disko
honetan Leivak aldatu egin du bere lan egiteko ohiko modua. Oraingoan zuzenean grabatu du, musikari guztiak elkarrekin areto berean sartuta. Carlos Raya-ren (Fito Cabrales, M-Clan edo Quique Gonzálezekin lan egin duena) gain utzi du diskoa produzitzeko erantzukizunaren zati bat eta Joe Blaney soinu ingeniariarekin aritu da lanean (Keith Richards edo B-52).
Elkarlan horri esker are gehiago aberastu du bere soinua, horixe izaki bere bereizgarria, bere marka. Eta hori guztia kantuetan nabari da: musikari horien arnasa eta ateak itxita eginiko saio magikoen xarma organikoa.
“Pólvora” emozio sakonez eta sentimendu zintzoz betetako bidea da, denak ere sutuz doazenak gure belarriek diskoa irentsi ahala. “Pólvora”, bolbora hau oso eraginkorra da eta piztutakoan ez dago atzera egiterik.
Taldea
Abeslaria: Leiva
Saioak
Prezioa
17 - 35 euro / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 45 minutu