Kontzertuak

LEIOA KANTIKA KORALA

DIZDIZKA ZERUAN

Eguberrietako musika-programa, mundu osoko Gabon-kantaz osatua berariaz emanaldi honetarako.

2023ko abenduaren 22a

Basilio Astulezek zuzendutako LEIOA KANTIKA KORALA nazioarteko haur-abesbatzarik ospetsuenetakoa da. Abesbatzak bi hamarkada daramatza Europan, Amerikan eta Asian barrena kontzertu, jaialdi eta birak egiten, eta emanaldi bakoitzean bere kategoria artistikoa agerian uzten.

Maila artistiko bikaina, sonoritate eta musikaltasun sinestezina, programazio berritzailea eta koreografia koloretsu eta dinamikoak baliagarri izan zaizkio kritikaren eta publikoaren txaloak jasotzeko 15 herrialdetan baino gehiagotan, eta 20 sari baino gehiago jaso ditu Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.

Abesbatzaren moldakortasunaren erakusgarri da Eguberrietako musika-programa hau, DIZDIZKA ZERUAN, mundu osoko Gabon-kantak bildu baitituzte berariaz emanaldi honetarako. The First Noel, Carol of the Bells eta Hator hator ospetsuekin batera, gaur egungo konpositoreek LKKrentzat idatzitako obrak ere izango dira entzungai emanaldian, sorkuntza berriaren aldeko apustu irmoa eginez. Musika, hitza eta mugimendua uztartuko dira, ikus- eta soinu-inpaktu handiko kontzertu ahaztezin batean.


DESKARGATU EGITARAUA


Taldea


Abesbatza: LEIOA KANTIKA KORALA.
Zuzendaria: Basilio Astulez.
Pianista laguntzailea: Luis López.
Perkusionista: Ander Lekue.

Saioak

22 – 19:30 h.

Prezioa

13 - 18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP